943 60 31 95
?

Ikasturtean zehar hainbat irteera izaten ditugu. Batzuk ikasgaiekin zuzenki lotuak eta beste batzuk ludikoagoak.

Guztiek helburu bera dute: ikastetxetik irten eta gozatuz eta ondo pasatuz ikastea. Data zehatzik ez, baina ikasturteko irteera guztiak finkatuta izaten ditugu. Hala nola, arrano arrantzaleari buruzko irteera Urdaibaiko biosferan, talogintza, artzain mundua, elikagaien prozesua, arrantza ... toki eta eremu berezietan, Olentzeroren etxera, Ficoba, Arotzenea, Sastarrain, eskiatzera, Port Aventura…

Helburu nagusienak talde harremanak sendotzea, euskararen erabilera suspertzea eta ingurunea errespetatzeko jarrerak lantzea.