943 60 31 95
(email)

Bertsolaritza astean ordubetez laugarren, bosgarren eta seigarren mailan helburu zehatz batekin ematen dugu: ahozkotasuna ikasgelan lantzea.
 

Bertsolaritzak bat-batekotasuna eskatzen du, baina ikasgelan lehentasuna bertsoa bota aurretik norbanakoak egin behar duen bakarkako zein taldekako lanketari ematen diogu. Hitzekin eta doinuekin jolas eginez, ikasleak edozein gairen inguruan pentsatzen eta hausnartzen jartzeko tresna aproposa da.

Bertsolaritza irakasgaia aukera paregabea da ikasleak euskal kulturan murgiltzeko eta euskara, legitimitatea duen beste edozein hizkuntza bezala, erdigunean jartzeko. Biharko egunean gaurko ikasleak izango dira euskal kulturaren bultzatzaileak eta txikitatik bertsolaritzara gerturatzeak eragin positiboa izan dezake. Hori bideratzeko hamabostero bertsolaria etortzen da ikastetxera Gabonetan, Santa Ageda bezperan eta Kurtso Bukaerako Jaialdian jendaurrean egiten ditugun emanaldiak prestatzen laguntzeko. Gainera, normalkuntzarako bidean, hizkuntza gutxituen inguruko kontzientzia hartzeko aukera ere ematen du.




EUSKAL KULTURAN
MURGILTZEKO
AUKERA PAREGABEA

  







HITZEKIN ETA DOINUEKIN
JOLAS EGIN

  




GEURE OHITURAK
AHAZTU GABE

  
Cookie-en politika

Gure cookie-ak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-ohiturak aztertu eta, hala, gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago lor dezakezu esteka honetan sakatuta.

Onartu