Ipuinaren ordua Zabielen 2024/12/19

Kaixo guztioi:
OLENTZERO ETA MARI DOMINGI:
Opariak, ipuinak eta komeriak
Ipuin kontalaria: Ameli
Noiz: Abenduak 19, osteguna, 17:15ean.
Non: Liburutegian - Zabiel Kultur Etxea
Norentzat: 4 urtetik aurrera eta publiko familiarra
Hizkuntza: Euskaraz
Iraupena: 45-60 minutu
Sinopsia.
Urtero bezala, Itziar eta biok, Olentzero eta Mari domingiren etxean auzolanean aritu gara; Opariak prestatzea ez baita lan erraza. Egun ederrak izaten dira, batez ere galtzagorriak datozenean, halakoetan, Olentzero eta Mari domingik istorioak kontatzen dizkigute eta bihurtzen dute lan eguna jolasgarai.
Entzun ditugun istorio batzuk altxorrak dira guretzat eta guk zuekin elkarbanatu nahi ditugu. Euskal Herritik barrena bidaia ahaztezin bat egiteko prest?