Idazlea Samielan 2020/12/01
6. mailako ikasleek “Sasiolako errotaria” liburua irakurri dute. Ipuin horren egilea den Ramon Olasagasti eskolara etorri zaigu astelehenean.
Solasaldi goxoan aritu da Ramon, idazlearen lanaz eta irakurri berri duten ipuiaz, seigarren mailako umeekin.
Ikuspuntu didaktikoa harturik, tutoritzako saioetan gazteen arteko harremanak lantzeko proiektu baten oinarri gisa erabili dugu liburua.
Bullynga eta belaunaldiz belaunaldi gaztetxoen artean sortzen diren harremanak jorratzen dira ipuin honetan, misterio eta beldur ukitu batez.