Diario Vasco egunkarian, Mutrikuko kartan, honako hau idatzi dute gure Haur eskolari buruz:
"Haur Eskolarako gela zabala eta dotorea dute Samielakoek. /
"Matrikulazioa Samielan"
"Hurrengo astelehenean hasi eta urriaren 2a bitartean zabalik izango da Samiela ikastetxearen baitan dagoen Haur Eskolan izena emateko epea. Gogoratu 2019-20 urteetan jaiotako haurrei eskaintzen zaien zerbitzua dela, hasi goizeko 7:30etan eta arratsaldeko 19:00ak bitartean, familia bakoitzak aukera dezakeelarik ondoen dagokion ordutegia. Haur Eskolan jangela zerbitzua eskaintzen denez, bakoitzaren adinari egokitutako bazkaria eta askaria ematen zaie, beraz ez da etxetik ezer ekarri beharko.
Bizi dugun egoera dela eta osasuna bermatzeko protokolo zehatza jarraituko dute, haur bakoitzari egokitzapen pertsonala egiteko aukera zabala izango baitute. Informazio gehiago nahi duenak 943 603 195 telefonora deitu edo ? posta elektronikora idatz dezake."