943 60 31 95
?
Samielako web orri berria 2019/11/04

 

Ongi etorri SAMIELA ikastetxeko web orri honetara hurbildu zareten guztioi.

 

Gure ikastetxearentzat komunikazioa eta partaidetza lehentasunezko helburuak direnez, elkarren arteko ezagutza areagotu eta sendotzeko asmoarekin gure webgune hau eraberritu eta konpondu egin dugu.

 

 

Teknologia berriek eskaintzen diguten tresna honen bidez eskola barruko bizitza aurrez aurre izango duzue eta harremanak sendotzeko baliagarria gertatuko zaigulakoan gaude. Beraz, zuen iradokizunak oso kontuan izango ditugunez, sartu beldurrik gabe eta egin zuen ekarpenak.

 

Probetxugarri gerta dagizuela hemengo informazio guztia; sakonago ezagutu nahi bagaituzue jar zaitezte gurekin harremanetan.

 

Agur bero bat.