943 60 31 95
?
Samielan maskarak musutruk 2020/04/28

 

Ikastetxe eta irakasle bezala beti saiatu gara gure ikasleei ezagutza akademikoa ematen, baina batez ere gaur egun hainbeste behar diren baloreak erakusten: solidaritatea, elkartasuna, laguntasuna, errespetua... 

Horretarako hainbat proiektu eta ekintza lantzen ditugu beraiekin urte osoan zehar: tutoretza, egunerokotasunean sortzen diren kezkak landu, gatazkak konpontzeko ikasle laguntzailearen programa, belaunaldien arteko proiektua, “Samielatik Cunbibirara” eta “ Samielatik Catacaosa” proiektu solidarioak ea. 

Hezkuntza komunitate osoaren lana da baloreetan heztea, horregatik bizi dugun egoera honen aurrean, Samielako hezkuntza komunitateak ikastetxeko 3 urtetik 12 urtera bitarteko ikasleentzat 

FFP2 maskarilak eskuragarri jarri ditu musutruk. 

Eredugarria izatea baino zer hobe baloreak besteengana helarazteko?